948 46 07 52 - FAX 948 46 07 29 info@etxarriogz.eus

Deskribapena

Oinarrizko gizarte zerbitzuak gizarte zerbitzuen sistema publikoko oinarrizko unitatea dira, sisteman sartzeko atea eta hartzaileengandik eta esparru familiar eta sozialetik gertuen dagoen maila. (Zona bakoitzean Osasun Zentroak egiten duen bezala Osasun Sistema Publikoan).

Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen zonifikazioak, zerbitzuak pertsonengana ahalik eta gehien gerturatzea du helburu. Oinarrizko Gizarte Zerbitzuaren titulartasuna Toki Entitateena da.

Zerbitzu publikoa da eta bere xedea hurrengo hau da; populazioaren gizarte ongizatea lortzea, banakako, taldekako, komunitate esku-hartzearen bidez eta baliabideak mugituz.