Eginkizunak
15/2006 Foru Legean, Gizarte Zerbitzuei buruzkoaren 30. artikuluak dioenez, Gizarte Zerbitzuen EGINKIZUNAK, hauek dira:
- Premia egoerei antzeman, eta horiek aztertu eta diagnostikatzea, eskumena duten zerbitzuei jakinaraztea eta erantzunak proposatzea.
- Gizarte zerbitzuetan eskaerak aurkezten dituzten pertsonak hartzea, lehen erantzuna emateko.
- Herritarrei gizarte zerbitzuen sistemaren prestazioez eta babes sozialeko gainerako sistemez baliatzen laguntzea.
- Premia sozialeko egoerak baloratu eta haien diagnostiko soziala edo/eta soziala eta hezkuntza arlokoa egitea, erabiltzaileak berak, bere ingurune familiar edo sozialak edo premia sozialaz arduratzeko sare publikoko beste zerbitzu batzuek hala eskatzen badute.
- Premia sozialeko egoeran daudenei laguntza eta akonpainamendu soziala ematea.
- Prebentzio eta gizarte sustapeneko jarduketak gauzatzea.
- itulu honetan aurreikusitako programak betetzea eta horietan jasotako prestazioak ematea.
- Larrialdi sozialeko prestazioak kudeatzea.
- Gizartea sentsibilizatzeko jarduketak gauzatzea.
- Boluntarioen lana eta elkarrentzako laguntza sustatzea.
- Gizarte zerbitzu orokorren zorroaren prestazioetatik, oinarrizko gizarte zerbitzuei dagozkienak kudeatzea.