948 46 07 52 - FAX 948 46 07 29 info@etxarriogz.eus

Programak

Harrera eta Orientazio Soziala

Zer da?

Harrera eta orientazio sozialerako programa Gizarte Zerbitzuen sisteman sartzeko bide bat da.

Zertarako?

Hona horren helburuak:

  • Erabiltzaileen eskaerak jaso eta haiei erantzun bat ematea.
  • Herritarren arazo sozialei lehen erantzuna ematea.
  • Gizarte babeserako sistemen prestazioak lortzen lagundu eta Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen gainerako programetan parte hartu ahal izatea erraztea.

Norentzat?

Programa honako hauei zuzenduta dago:

  • Arazo sozial nabarmenak dituztelako gizarte zerbitzuen laguntza behar duten pertsonei.
  • Sistema desberdinen prestazioak lortu behar dituzten pertsonei.
  • Herritarrei, oro har.

Zer egiten dugu?

BANAKAKO-FAMILIAKO ESKU HARTZEA:

Lau jarduketa mota hartzen ditu:

  • Harrera eta orientazio soziala:
    Pertsonaren beharren lehen balorazioa egin, aholkularitza eskaini, eskaerari lehen erantzuna eman eta profesionalaren eta erabiltzailearen artean erreferentzia-harreman bat sortu.
  • Prestazioak lortu:
    Gizarte Zerbitzuen sistemaren prestazio eta baliabideen kudeaketa. Oinarrizko Errenta, Aparteko laguntzak, familia prestazioak, etab. Halaber, gizarte babeserako beste programa batzuek (hezkuntza, osasuna, etxebizitza, etab.) edota ekimen sozialeko beste entitateek (Cáritas, Anafe) eskaintzen dituzten prestazioak lortzen laguntzea du helburu programak.
  • Deribazioa:
    Programa honek ezin baldin badio lagundu, pertsona hori Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen beste programa batzuetara, gizarte zerbitzu espezializatuetara edota babes sozialeko beste programa batzuetara bideratzen da.
  • Jarraipena:
    Behin interbentzioa amaitu ondoren, kasuaren nondik-norakoa ezagutzeko jarraipena egiten da.

KOMUNITATEAREN ESPARRUKO ESKU-HARTZEA:

  • Informazioa:
    Komunitateari atzemandako behar eta arazoei buruz informatu eta gizarte zerbitzuek eman dezaketen erantzunen berri eman. Era berean, komuniteko kideek arrisku edo gatazka egoeren berri emango dute.
  • Sentsibilizazioa:
    Komunitateari eta udalei zuzendutako jarduketak, pertsona hauei eragiten dieten gaiei buruzkoak (arazoak, gizarte jarrera positiboak, prebentzio kanpainak, etab.).
  • Lankidetza:
    Komunitatean gizarte-laguntzako programak sustatzea (boluntarioak, gizarte laguntzako sareak) eta/edo jarduera komunitarioetan partehartzea bultzatzea, etab.

Beraz, harrera programan bi interbentzio lerro garatzen dira:

  • Babes sozialeko sistemen prestazioak eta baliabideak lortzen laguntzea.
  • Halaber, ehun soziala sustatzen da komunitateak arazoei aurre egiteko duen gaitasuna handitzeko.

Nortzuk gara?

  • Gizarte langilea:
    Programaren arduraduna da, bere fase desberdinetan eta bere bi eskuhartze mailetan.
  • Administraria:
    Programari dagokion administrazio lana egiten du, besteak beste, hitzorduak eman eta erabiltzaileei arreta ematea. Erabiltzaileek lehenengo harremana berarekin egiten dute.
Deskargatu PDFa
Autonomia Pertsonala Sustatu eta Mendekotasun Egoeran Dauden Pertsonei Arreta

Zer da?

Azken urte hauetan, biztanleria zahartzen doa eta biztanleen artean gero eta gehiago dira menpekotasun egoeran daudenak.

Orain arte, zainketa eta arreta lana familiak egiten zuen. Gaur egun, berriz, aldaketa asko gertatu dira (gizartean zein lan arloan) eta, ondorioz, familiak ezin die ardura horiei aurre egin.

Hala, errealitate berri honek behar berri batzuk ekarri ditu berarekin eta horiei irtenbide bat eman behar zaie: herritarrek gero eta baliabide gehiago eskatzen dituzte (gizarte eta osasun alorrekoak), hirugarren adinakoetz aisialdiko jarduerak antolatu behar dira, etab.

Programa honen bitartez adinekoen eta/edo menpekotasun egoeran dauden beharrei erantzuna eman nahi zaie, prebentzio edo laguntza jardueren bitartez (etxeko laguntza, laguntza teknikoak eta beste motatako baliabide alternatiboen kudeaketa, etab.).

Zertarako?

Bi helburu nagusi ditu:

  • Menpekotasun egoerak prebenitzea eta beren kabuz bizitzeko zailtasunak dituzten pertsonak edo horrelako egoeran egoteko arriskuan daudenak (adineko jendea, ezgaituak, etab.) etxean bizitzen jarraitzea sustatzea, beren ingurunetik ateratzea eta zentro batean sartzea ekidituz edota ahal den gehien atzeratuz.
  • Erabiltzaileen bizi-kalitea eta autonomia pertsonala hobetzea, laguntza-, prebentzio-, hezkuntza- eta erreabilitazio-arloetatik, pertsonaren beharren arabera betiere.

Zer egiten dugu?

BANAKAKO ESKU HARTZEA-FAMILIAN ESKU HARTZEA:

  • Harrera eta orientazio soziala:
    Egoerak baloratzea eta banakako arreta plana egitea.
  • Udalaren Etxez Etxeko Laguntza Zerbitzuaren kudeaketa:
    (aurrerago azalduta dago).
  • Baliabide eta prestazioen izapidetzea:
    Hirugarren adinekoentzako laguntza teknikoak, menpekotasuna baloratzeko eskaerak, familia inguruan zaintzeko diru-laguntzak, gizarte-termalismoa, larrialdietarako telefono zerbitzua, etab.
  • Baliabide alternatiboen kudeaketa eta tramitazioa pertsona etxean geratzea posible ez denean:
    Aldiko egonaldiak, eguneko zentroak, adinekoen egoitzak.

KOMUNITATEAREN ESPARRUKO ESKU-HARTZEA:

  • Baliabide komunitarioen erabilera bultzatu eta laguntzea eta gizarte harremanak sustatzea, erabiltzailea bere ingurune hurbilenean sartzen saiatu ahal izateko.
  • Sare profesional eta sozialen artean loturak eta koordinazioa lantzea (osasun-zentroak, adinekoen egoitzak, jubilatuen elkarteak), ahal den arreta osoena lortzearren.
  • Sensibilizazioa, laguntza sareen sustapena (familia, auzokideak, talde komunitarioak, etab.).

Norentzat?:

Honako pertsona hauei zuzenduta dago:

  • Adinagatik, gaixotasunagatik edota ezgaitasunagatik autonomia pertsonala, mentala, intelektuala edo sentsoriala galdu eta, ondorioz, hirugarren pertsona batzuen laguntza behar duten pertsonei. Bai eta, ezgaitasun intelektuala edota gaixotasun mentala dutelako autonomia pertsonala lortzeko beste motatako laguntzak behar dituzten pertsonei ere.
  • Jubilatu eta pentsiodunei.

ETXEZ ETXEKO LAGUNTZA Zerbitzua (SAD)

Etxez etxeko laguntza zerbitzua Etxarri Aranazko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateak eskaintzen duen zerbitzua da eta beren kabuz bizitzeko zailtasunak dituzten pertsonei zuzenduta dago. Zerbitzuak banakako zenbait zerbitzu eskaintzen ditu (aldi baterako edota betiko) eta pertsonak bere ingurunean ahal den ondoen txertatzea, bere autonomia pertsonala handitzea eta bere bizi-kalitatea hobetzea lortzen saiatzen da.

Ohiko etxebizitzan hainbat prestazio eta hainbat jarduketa egiten dira, hala nola: etxeko laguntza (etxearen mantenimendua, jateko laguntza, etab.), laguntza pertsonala (norberaren garbiketarako laguntza, janzteko laguntza, paseora laguntzea, etab.), laguntza psikosoziala, ohitura egokiak hartzeko heziketa, familiari laguntza, orientazio teknikoa, etab.

HELBURUA

  • Pertsona bere etxean ahal den denbora gehien bizitzea sustatzea, ezinbestekoa ez den kasuetan baino internatzea ekidituz, horrek dakarren deserrotzearengatik.
  • Autonomia maila egokia ahalbidetzen duten trebetasun, abilezia eta gaitasun pertsonalak eta familiarrak optimizatzea, ohitura osasuntsuak bultzatuz eta segurtasuna eta autoestimua handituz.
  • Autonomia pertsonalean edota gizarte mailako autonomian eragina duten krisi pertsonal eta/edo familiarrei arreta ematea.

Nortzuk gara?

  • Gizarte langilea:
    Eskaera jasotzen duena da, kasua ikertu eta baloratu egiten duena, interbentzioaren nondik-norakoak zehaztu, eta proiektua gainbegiratu, jarraitu eta ebaluatu egiten duenao.
  • Bi familia langile:
    Ondoko lanak egiten dituzte: pertsona eta etxea zaintzeko zuzeneko lanak; gaitasunak eta ohiturak garatu eta sortarazi pertsonengan; kasuaren eboluzioaren jarraipena egin eta gizarte langileari horren gaineko informazioa eman.
  • Administraria:
    Programari dagokion administrazio lana egiten du, besteak beste, hitzorduak eman eta erabiltzaileei arreta ematea. Erabiltzaileek lehenengo harremana berarekin egiten dute.
Deskargatu PDFa
Haurrei eta Familiei Arreta

Zer da?

Familia gure gizartearen oinarrizko unitatea da eta bere kide guztien garapen osoa bermatzea du helburu.

 

Beste ezeren aurretik, haurraren oinarrizko premiak bete behar ditu (jana, afektua, maitasuna, etab.) eta, ondoren, bere garapen kognitiboaz arduratu eta bere sozializazioa bultzatu behar du. Haurraren alde afektiboa, kognitiboa eta soziala, hirurak edota hiruretatik edozein, behar bezala garatzen ez badira, babesgabetasun egoerak eta/edo tratu txarrak eman daitezke.

Programa honek etxean eragiten du zuzenean eta babesgabestasun egoerak ekiditu eta/edo horrelakoak gerta ez daitezen parte hartzea du helburu.

Zertarako?

Programaren helburua da haurraren familia-ingurunea egokia izatea bermatzea, haurraren garapen afektibo, kognitibo eta sozial onerako. Horretarako harreman osasuntsuak izaten lagunduko dieten hainbat baliabide ematen zaizkie (helduei bereziki). Adingabea familia ingurutik aldentzea ekidin behar da, horretarako laguntza programak abian jarriz (prebentzioa, esku hartzea familian, laguntza ikasketetan, etab.).

Norentzat?

Programa babesgabetasun egoeran (arina ala larria) edo horrela egoteko arriskuan dauden adingabeen familiei zuzenduta dago.

Zer egiten dugu?

Familia bakoitzaren egoera berezia da eta, beraz, familia bakoitzarekin egiten den lana familiak duen problematikaz gain, familiaren eta kideen berezko ezaugarriak ere hartu behar dira kontuan. Gauzak horrela, lanerako metodologiaren diseinua eta gauzatzeko estrategia desberdinak dira familia bakoitzaren kasuan. Hala eta guztiz ere, zenbait funtzio kasu guztietan ematen dira, esate baterako:

BANAKAKO ESKU HARTZEA-FAMILIAN ESKU HARTZEA:

  • Helduak problematika konpontzen eta erantzukizuna bere gain hartzen parte har dezala bultzatzea.
  • Adingabearen garapenerako egokiak ez diren helduaren hainbat jokabide arintzea.
  • Helduaren partaidetza komunitatean bultzatzea, eskolan zein gizartean.
  • Adingabeen gatazkak konpontzen lagundu dezaketen estrategia egokiak garatzeko tresnak bilatzen laguntzea.
  • Adingabearekin zuzenean lan egitea, problematikan, jokabideetan eta gabezietan eragin berezia eginez.
  • Ikasketetan laguntzea.
  • Adingabeak beraiei zuzendutako jardueretan parte hartzera bultzatzea (ludotekak, aisialdiko klubak, herrian egiten diren jarduerak, etab.).
  • Prozesu osoan laguntzea.
  • Programak hartu ezin dituen kasuak (babesgabetasun larria edo gatazka soziala ) beste zerbitzu batzuetara bideratzea.

KOMUNITATEAREN ESPARRUKO ESKU-HARTZEA:

  • Komunitatea sentsibilizatzea haurren tratu txarrak eta/edo adingabeen beharrak direla eta.
  • Gizartearen babesik gabeko egoerak detektatzea, gizarte eragileen sarearekin eginiko koordinazioaren bidez (auzokideak, profesionalak eta zerbitzu komunitarioak).
  • Familiarekin harremana dituzten zerbitzu eta zentroekin lankidetzan aritzea, hala nola, ikastetxeekin, osasun zentroarekin, elkarteekin, etab.

Nortzuk gara?

  • Gizarte langilea:
    Babesgabetasun egoerak edo horrela egoteko arriskuan egoteko egoerak detektatu, aztertu eta diagnosia egitearen arduraduna da. Halaber, interbentzio alor desberdinen arteko koordinazioa egiten du (osasuna, hezkuntza…).
  • Gizarte hezitzailea:
    Familiekin egiten den eskuhartze zuzenaren eta hezkuntza-lanaren arduraduna da.
Deskargatu PDFa
Drogomenpekotasunaren Prebentzioa

Zer da?

Programa honen helburua da zenbait substatziaren kontsumo desegokia prebenitzea (alkohola, tabakoa eta beste substantzia batzuk), ohitura osasuntsuak sustatuz.

 

Programak norbanakoarengan zein komunitatean eragiten du.

Azken finean, drograren kontsumoarekin zerikusia duten arazoak prebenitu eta kontsumoak ekar ditzakeen arazoak gutxitzea du helburu. Halaber, kontsumitzeko arriskua dagoenean edota kontsumoak berak eragindako arazoak dauden kasuetan erantzuna eman nahi du programa honek.

Zertarako?

Hona helburuak:

  • Drogomenpekotasuna dela-eta Sakanan dauden beharrak eta eskariak ezagutzea. Halaber, programa honen bidez eskualdean zein baliabide dauden ere jakin nahi da, haiek optimizatu eta helburu komunetarako erabiltzeko.
  • Seme-alabekin zerikusia duten hezkuntza alderdiak gurasoekin lantzea.
  • Drogomenpekotasunaren gaia lantzeko interesa duten talde eta elkarteekin lankidetzan aritzea.
  • Komunitatean aisialdiko jarduerak sustatzea.
  • Eskualdean sortzen diren drogomenpekotasunaren programarekin lotutako ekimenetan esku hartzea.
  • Eskualdeko bizi kalitatea hobetzeko sortzen diren ekimenetan parte hartzea, komunitateko beste erakunde eta entitateekin batera.

Norentzat?


Programa hau jendeari oro har eta bereziki sektore hauei zuzenduta dago: familiari, haurtzaroari, gazteriari eta droga kontsumitzaileei.

Zer egiten dugu?

EGINKIZUN NAGUSIAK:

  • Drogomenpekotasunari buruzko informazio ematea eta jendea sentsibilizatzea, bai eta prebentzio-mezuak zabaltzea ere:
    Irratiko programak, artikuluak buletin eta egunkarietan, jardunaldiak komunitatean, aholkularitza udalei, tailerrak, etab.
  • Orientazio pertsonal eta familiarra:
    Prebentzioa gurasoekin eta gazteekin lantzen da. Gurasoen elkarteekin eta ikastetxeekin elkarlanean egiten da.

JARDUERAK:

LANA ZENBAIT TALDEREKIN:

  • Gurasoak:
    Tailerrak eta hitzaldiak, orientazioa, etab.
  • Gazteak:
    Hainbat ekintza, hala nola, jai-busa, materiala banatzea, aldizkariak, udako kanpaina, etab.
  • Haurrak:
    Jarduerak, jolas tailerrak.
  • Interes komunak dituzten taldeak:
    Jarduerak eta tailerrak.

TALDE FORMALEKIN EDO INSTITUZIONALEKIN LAN EGITEA:

  • Ikastetxeak:
    Jarduerak, zineforuma, ipuin kontalariak, “Bizitza onaren sekretua” gelan lantzea, materialak banatzea, orientatzaile eta irakasleekiko koordinazioa, etab.
  • Osasun zentroa:
    “Gozamenez” programa Cofes-ekin
  • Udalak:
    Programari lotutako zenbait proposamen lantzen dira.
  • Eskualdeko Gizarte Zerbitzuak: Eskualdean zenbait jarduera komunean egiteko koordinazioa eta haien garapena, hala nola, Jai-busa, udako kanpaina, etab.
  • Kultura:
    Zenbait jarduera aurrera eramateko lankidetzan aritzea eta kultur ekintzak abian jartzea: “Gazte Gauak” eta irratiko hileko programa, kasu.

HERRITARREKIN LAN EGITEA:

  • Norbanakoak:
    Drogomenpekotasunaren prebentziorako programarekin zerikusia duten eskariei erantzuna ematen zaie, kontsumoak problematikoak izan ala ez izan. Helburua orientatzea, bideratzea eta laguntzea da.
  • Herritarrak, oro har:
    Materialaren zabalkundea, sentsibilizazioa zenbait kanpaina eta irrati programaren bidez, etab.

Nortzuk gara?

  • Gizarte hezitzailea:
    Programaren arduraduna da. Halaber, egiten diren zenbait proiektu eta jardueren diseinuaren eta garapenaren erantzulea ere bada.
Deskargatu PDFa
Gizarteratzea

Zer da?

Badira hainbat egoera une jakin batean komunitateko edozein kide ukitu dezaketenak (langabezi luzea, gaixotasun mentala, ezkontideen banantzeak eragindako larritasun ekonomikoa, etab.).

 

Egoera horien aurrean ezinbestekoa da berehalako laguntza ematea, egoera hori kroniko bilakatu ez dadin eta ukitutako pertsona denbora luzean bazterturik egon ez dadin.

Programa honen bidez, egoera zailean dauden pertsonei alde batetik hainbat baliabide eta giza eta gizarte laguntza zein laguntza psikologikoa eskaintzen zaizkie beren bizitza pertsonala eta familiarra berroientatu dezaten. Eta, beste aldetik, laguntza eskaintzen zaie dauden zerbitzuez eta ondasunez balia daitezen, denbora jakin batean bada ere.

Zertarako?


Programaren helburu nagusia da gizarte bazterketa egoeran edo egoteko arriskuan dauden pertsonen gizarteratzea eta laneratzea, ahal den autonomia mailarik altuena lortzea ahalbideratzen duen sustapen pertsonalaren bidez.

Zer egiten dugu?

BANAKAKO ETA FAMILIAKO ESKU HARTZEA:

  • Bazkerketa egoeran edo egoteko arriskuan dauden pertsonei gizarte zerbitzuen sistemak berak eskaintzen dituen baliabideak eskuratzeko bidea erraztu nahi zaie, gutxieneko diru sarrera batzuk izan ditzaten.
  • Gizarte babeserako gainerako sistemek eskaintzen dituzten baliabideak lortzeko erraztasunak eman nahi zaizkie (etxebizitza, hezkuntza, osasuna, lana…).
  • Gizarte bazterketa egoeran dauden pertsonei eragiten dieten arazoei aurre egiteko berariazko baliabideak ematea (beste sistema batzuek eskaintzen ez dituztenak): hezkuntzaren eta laguntza terapeutikoaren tarteko prestazioak, bai eta esku hartze psikosoziala eta gizarte-hezkuntzakoak ere. Hauek guztiek, besteak beste, balio hauek landu nahi dituzte: gizarte-habileziak, azaroak konpontzeko gaitasunak, pertsonen arteko gatazken negoziazioa, antsietatearen kontrola, etxeko autonomia, familiaren ekonomiaren kudeaketa, etab.
  • Laneratzeko baliabideak eskuratzeko erraztasunak ematea: prestakuntza ikastaroak, bazterketa egoeran dauden sektoreak gizarteratzeko eta lanerako berariazko baliabideen kudeaketa (ESP, enpresetan txertatzea, banakako lanen proiektuak, lan-munduan txertatzeko zentroak, etab.).
  • Artatutako pertsonentzat erreferentzia izatea eta gizarte laguntza eskaintzea (esku hartze pertsonala). Profesionalek bazterketa egoeran dauden pertsonekin harreman pertsonal jarraituaren bidez, lehenik eta behin, pertsona horiek bizi duten egoeraz jabetzea, eta gero, dituzten zailtasunen gakoez jabetu eta egoera hori gainditu dezaten lortu nahi da. Eta horretaz gain, laguntza eskaini nahi zaie dituzten baliabideak, gaitasunak eta ahalmenak bultzatu eta erabil ditzaten.

KOMUNITATEAREN ESPARRUKO ESKU-HARTZEA:

  • Informazioa:
    Komunitateari gai honi lotutako behar eta arazoen berri ematea, komunikabideen bidez.
  • Sentsibilizazioa:
    Komunitateari eta udalei zuzendutako jarduketak, pertsona hauei eragiten dieten gaiei buruzkoak (arazoak, gizarte jarrera positiboak, prebentzio kanpainak, etab.).
  • Lankidetza:
    Komunitatean gizarte-laguntzako programak sustatzea (boluntarioak, gizarte laguntzako sareak) eta/edo jarduera komunitarioetan parte hartzea bultzatzea, etab.

Nortzuk gara?

  • Gizarte langilea:
    Gizarte esku hartzearen arduraduna.
  • Gizarte hezitzailea:
    Gizarte eta hezkuntza interbentzioaren eta gizarte laguntzaren arduraduna, interbentzioa egiterakoan pertsonak gaitasunak lortzea funtsezkoa denean.
  • Administraria:
    Gizarte eta hezkuntza interbentzioaren eta gizarte laguntzaren arduraduna, interbentzioa egiterakoan pertsonak gaitasunak lortzea funtsezkoa denean.
Deskargatu PDFa
Gizarte Lan Babestua

Zer da?

Gizarte Lan Babestuaren proiektua laneratzeko baliabidea da eta gizarte bazterketa egoeran edo horrela egoteko arriskuan dauden pertsonei zuzendua dago.

 

Proiektu honen bidez hainbat problematika dituzten pertsonen bazterketa egoera arintzen saiatzen gara. Horretarako, gizarteratze eta laneratzeko beharrezkoak diren tresnak eta prestakuntza ematen dizkiegu.

Zertarako?

  • HELBURU OROKORRA: Gizarte bazterketa egoeran edo egoteko arriskuan dauden pertsonen laneratzea erraztea, lan bat bilatzeko aukerak handitzen dizuzten ohitura eta trebetasunak lortzeko bide bezala.
  • HELBURU ZEHATZAK:
  • Enpresa eta udaletan egindako lanaren bidezko formazioa.
  • Kontratuan zehaztutako lanak egin ahal izateko ezagutza eta trebetasunak eskuratzea.
  • Lan merkatuaren eskakizunei eta gaitasun profesionalari egokitutako prestakuntza.
  • Egonkortasun pertsonala, elkarbizitzaren oreka, gizarteratzea eta parte-hartze soziala sustatzea.
  • Gatazka pertsonalei aurre egin eta gainditzeko tresnak eskuratzea.

Norentzat?


Programa eskualdean bizi eta arazo hauek dizuztenei zuzendua dago: gizarteratzeko eta laneratzeko zailtasunak dituztenei, osasun arazoak dituztenei, ezgaituei edota prestakuntza falta dutenei.

Zer egiten dugu?


GLB programaren xedea da parte-hartzaileek lan eta formazioaren bidez trebetasunak eta jakintzak eskuratzea.

BANAKAKO ETA FAMILIAKO ESKU HARTZEA:

  • Formazioa:
    Ikastaro teoriko-praktikoak. Orain arte egindakoak: sukalde laguntzailea, garbitasun profesionala, apal-betetzailea, soldadura….
  • Banakako eta familiako esku hartzea:
    Pertsona bakoitzari zailtasunak eta arazoak dituzten arloetan laguntzen zaio. Horretarako, laguntzak kudeatzen dira eta prozesu pertsonaletan aholkatu eta orientatzen zaie.

ESKU HARTZE KOMUNITARIOA:

  • Informazioa:
    Komunitateari gai honi lotutako behar eta problematikari buruzko informazioa ematea komunikabideen bidez.
  • Sentsibilizazioa:
    Pertsonei eragiten dien arazoei buruzko ekintza, eta komunitate eta udalei zuzendutakoa: jarrera sozial positiboa sustatzea, prebentzio kanpainak, eta abar.
  • Elkarlana:
    Komunitatean dagoen gizarte laguntza oro sustatzea (boluntarioak, gizarte laguntzako sareak), parte-hartzea sustatzea komunitatearen ekintzetan.

Nortzuk gara?

  • Gizarte langilea:
    Programaren arduraduna da bere fase desberdinetan eta baita bere bi esku hartze mailetan.
  • Gizarte hezitzailea:
    Programa diseinatu eta aurrera eramaten du, esku hartze zuzena egiten du , eta laguntasuna emateaz eta jarraitzeaz arduratzen da.
Deskargatu PDFa
Immigrazioa

Zer da?

Immigrazio Zerbitzuak Nafarroan, kasu honetan Sakanan, bizi diren etorkinei laguntza ematea du helburu.

Hain zuzen ere, harrera egin eta gizarteratzen lagunduko dien plan bat abian jartzea du xede.

Zertarako?

Hona zerbitzuaren helburuak:

  • Erabiltzaileen eskaerak jaso eta haiei erantzun bat ematea.
  • Etorkinen eta bertakoen artean harremanak bultzatzea, bestearekiko errespetuan oinarrituriko elkarbizitza baketsua eta osasuntsua lortzeko.
  • Berdintasun, elkartasun eta kulturen aniztasunean oinarrituriko kulturartekotasuna sustatzea, elkarrizketaren eta bizikidetzaren bitartez.
  • Gizarte kohesioa hobetu eta finkatzea.

Norentzat?

Immigrazio Zerbitzua kolektibo hauei zuzenduta dago:

  • Sakanara etorritako etorkinei, beren jatorria eta/edo egoera juridiko administratiboa edozein izanik ere.
  • Errespetuan eta Sakanan egun bizi diren kultura desberdinetako pertsonen arteko interakzioan oinarritutako elkarbitzitza positiboa eta osasuntsua ezagutu eta haren alde egin nahi duten pertsona guztie.
  • Herritarrei, oro har.

Zer egiten dugu?

INFORMAZIOA, ORIENTAZIOA ETA BANAKAKO ARRETARA BIDERATZEA:

Zerbitzu honek erantzun bat eman nahi die etorkinek zein bertakoek planteatutako eskaera, egoera eta beharrei, immigrazioarekin zerikusia duten kasuetan.

 

Zerbitzuak erantzuna eman ezin duen kasuetan, eskaera zerbitzu egokira bideratuko da.

Zerbitzuak izaera ibiltaria du: astelehenetan Etxarri Aranazko gizarte zerbitzuetan eskaintzen da, astearteetan Irurtzunen eta ostegunetan Altsasun. Asteazken eta ostiraletan, berriz, Mankomunitateak Lakuntzan duen egoitzan edo behar den tokian eskaintzen da.

Jendea hartzeko ordutegia: 8:00etatik 15:00etara. Hobe da hitzordua aldez aurretik hartzea 648 07 07 10 telefonora deituz.

JARDUERAK ETA KOMUNITATEAREN ESKU HARTZEA:

  • Prestakuntza ikastaroak, bertakoei zein etorkinei zuzenduak:
    Gaztelania, euskara, lan bilaketa, osasuna, giltzarri kulturalak, etab.
  • Etorkinei harrera egiteko jarduerak:
    Tokiko informazioari buruzko gidak hizkuntza desberdinetan, euskara ikasi eta ezagutzeko ikastaroak, etab.
  • Sentsibilizazio jarduerak:
    Tokiko komunikabideekiko lankidetza, Immigrazio Zerbitzuaren logotipoa hautatzeko lehiaketa, bailarako liburutegietarako materialaren erosketa, etab.
  • Immigrazio politikei buruzko jardunaldietan eta ikasketetan parte hartzea, banakako arreta eskaintzea, etab.
    Banakako arreta eskaintzea, etab.
  • Sortzen diren ekimenei laguntzea:
    Kultura ezberdinetako pertsonen arteko topaketa aktiboak eragiten dituzten jarduerak antolatzen laguntzea eta garatzea. Munduko arrozak, munduko pintxoak, Agasajo festa, Mus-40, etab.

Nortzuk gara?

  • Immigrazio teknikaria, Gizarte Hezkuntzan formakuntza duena:
    Zerbitzuko eta etorkinentzako arreta programako arduraduna da, programaren fase eta jarduketa-maila desberdinetan.
  • Disziplina anitzeko taldea:
    Helburuak lortzeko landu behar diren beharren berri eman behar dizkio immigrazio teknikariari. Horretaz gain, teknikariaren eta Immigrazio Zerbitzuaren xede diren herritarren arteko zubi-lana egiten du.
Deskargatu PDFa