Eskubideak + Betebeharrak Hartzaileen
15/2006 Foru Legeak, Gizarte Zerbitzuei buruzkoak dioenez, Gizarte Zerbitzuen hartzaileen ESKUBIDEAK, hauek dira:
- a) Gizarte zerbitzuez berdintasunez baliatzeko eskubidea, bereizkeriarik eragin gabe zerbitzuen hartzailearen jaioterriak, hizkuntzak, etniak, sexuak, joera sexualak, egoera zibilak, egoera familiarrak, adinak, ezgaitasunak, erlijioak, ideologiak, iritziak edo beste edozein baldintza pertsonalek edo sozialek.
- b) Dauden prestazio eta baliabideei buruz eta horietaz baliatzeko bete behar diren baldintzei buruz behar adinako informazio egiazkoa modu ulergarrian jasotzeko eskubidea, bai eta babes sozialeko beste baliabide batzuei eta arlo horretan administrazio publikoek dituzten eskumenei buruz ere.
- c) Norberaren egoerari buruzko balorazioa eta, behar denean, behar sozialen balorazioa ere idatziz eta hizkera argi eta ulergarrian jakiteko eskubidea.
- d) Norberaren egoeraren balorazioarekin bat heldu den banakako laguntza pertsonal edo/eta familiarrerako plan bat edukitzeko eskubidea.
- e) Esku-hartze sozialeko prozesuari buruzko erabakietan parte hartzeko eskubidea, bai eta administrazio publikoek aurkeztutako aukeren artean prestazioak hautatzeko ere.
- f) Hartzaileari eraginen dion edozein esku-hartzeri buruz aldez aurretik informazioa jasotzeko eskubidea, baimen berariazkoa eta librea eman ahal izateko. Baimena idatzizkoa izan beharko da esku-hartzeak egoitza batean sartzea dakarrenean. Gaitasunik ez duten pertsonen eta adingabekoen baimena legez ezarritako prozedurari jarraikiz emanen da.
- g) Legeria indardunean ezarritakoari jarraikiz emandako prestazioei eta zerbitzuei uko egiteko eskubidea.
- h) Gizarte zerbitzuek duten informazioa konfidentziala izateko eskubidea.
- i) Banakako espedientea uneoro ikusteko eskubidea, lege indardunetan ezarritakoarekin bat.
- j) Erreferentziako profesional bat esleitu eta libreki hautatzeko eskubidea, arauetan ezarritako moduan.
- k) Foru lege honen V. tituluan araututako partaidetzarako eskubidea.
- I) Iradokizunak eta erreklamazioak egiteko eskubidea.
15/2006 Foru Legeak, Gizarte Zerbitzuei buruzkoak dioenez, Gizarte Zerbitzuen hartzaileen BETEBEHARRAK, hauek dira:
- a) Prestazio eta zerbitzuetan ezarritako arau, baldintza, betebehar eta prozedurak betetzea eta profesional eskudunek emandako laguntza programa eta orientabideen arabera jokatzea, prozesuan parte-hartze aktiboa izateko konpromisoa hartuz.
- b) Norberaren inguruabar pertsonal, familiar eta ekonomikoei buruzko informazio egiazkoa ematea, betiere hura ezagutzea beharrezkoa bada egoera baloratu eta laguntza emateko; horietan izaten diren aldaketak jakinaraztea.
- c) Prestazioa, betiere, hura ematea eragin duen xederako erabiltzea.
- d) Gizarte zerbitzuetako profesionalek deitzen dituzten elkarrizketetara joatea.
- e) Zerbitzuaren kostua finantzatzen laguntzera, horretarako ahalmen ekonomikoa dutenean eta arauetan hala ezartzen denean.
- f) Zerbitzuei buruzko arauetan ezartzen diren gainerako betebehar.