948 46 07 52 - FAX 948 46 07 29 info@etxarriogz.eus

Eginkizunak

15/2006 Foru Legean, Gizarte Zerbitzuei buruzkoaren 30. artikuluak dioenez, Gizarte Zerbitzuen EGINKIZUNAK, hauek dira:

  • Premia egoerei antzeman, eta horiek aztertu eta diagnostikatzea, eskumena duten zerbitzuei jakinaraztea eta erantzunak proposatzea.
  • Gizarte zerbitzuetan eskaerak aurkezten dituzten pertsonak hartzea, lehen erantzuna emateko.
  • Herritarrei gizarte zerbitzuen sistemaren prestazioez eta babes sozialeko gainerako sistemez baliatzen laguntzea.
  • Premia sozialeko egoerak baloratu eta haien diagnostiko soziala edo/eta soziala eta hezkuntza arlokoa egitea, erabiltzaileak berak, bere ingurune familiar edo sozialak edo premia sozialaz arduratzeko sare publikoko beste zerbitzu batzuek hala eskatzen badute.
  • Premia sozialeko egoeran daudenei laguntza eta akonpainamendu soziala ematea.
  • Prebentzio eta gizarte sustapeneko jarduketak gauzatzea.
  • itulu honetan aurreikusitako programak betetzea eta horietan jasotako prestazioak ematea.
  • Larrialdi sozialeko prestazioak kudeatzea.
  • Gizartea sentsibilizatzeko jarduketak gauzatzea.
  • Boluntarioen lana eta elkarrentzako laguntza sustatzea.
  • Gizarte zerbitzu orokorren zorroaren prestazioetatik, oinarrizko gizarte zerbitzuei dagozkienak kudeatzea.
Privacy Overview

This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.