948 46 07 52 - FAX 948 46 07 29 info@etxarriogz.eus

Dakizuenez, deskonfinamenduaren lehen fase honetan handitu egin da Nafarroa osoan mugitzeko aukera, bai eta senideak eta lagunak bisitatzeko, eta leku publikoetan, etxeetan, taberna eta jatetxeetako terrazetan biltzeko aukera ere. Era berean, hainbat
denda, zerbitzu eta kirol- edo kultura-gune ireki dituzte. Oro har, gehienok espero genuen neurria da, eta pozik hartu dugu aurrez aurreko kontaktuak berreskuratzea ahalbidetzen duelako. Dena den, ikusi da nolabaiteko nahasmena eta kutsatzeko beldurra eragiten ari dela jendearengan. Hala ere, gure ustez, bi sentimendu horiek arindu daitezke gizarte gisa prebentzio-esparru bat sortuta.

Gure ustez, bada neurri bat guztiz barneratu gabe daukaguna, 2 metroko segurtasundistantzia mantentzea, hain zuzen. Distantzia hori da kutsatutako pertsona batek hitz egitean, eztul egitean edo doministiku egitean zabaltzen dituen tantatxoek egiten duten
distantzia. Distantzia hori gordetzea ezinbestekoa da kutsatzea prebenitzeko, eta ez du besteekiko komunikazioa oztopatzen. Horri dagokionez, mesedez saiatu zaitez honako hauek betetzen:

  • Gorde distantzia hori kalean, parkeetan, lorategietan … Ibil zaitez jende gutxi dagoen lekuetan.
  • Gorde tarte hori mahaietan, bai eta taberna eta jatetxeetako terrazetako mahaien artean ere.
  • Zurekin bizi ez direnekin etxe batean elkartzen bazara, gorde 2 metroko distantzia hori mahaiak eta eserlekuak jartzeko orduan.

Koronabirusaren transmisioa prebenitzea erronka kolektiboa da oraindik ere.
Erronka honekin bat egiteko eskatzen dizuegu. Horretarako, errespetatu itzazu prebentzio-neurriak, eta mezu hau eta horrekin batera doan infografia zabaldu whatsappez eta beste sare batzuen bidez.